Urriak 9, 19:00etan, Azebarri Kultura Elkartean.
Lurraldea eta herria saiakera-liburuaren aurkezpena izango dugu Eneko Bidegainen eskutik Iparra Galdu Gabe jardunaldien barruan.
«Zazpiak bat». Atzo, gaur, bihar
Herri bat lurralde batean gorpuzten da, lurralde horretan eraikitzen da herriaren identitate kolektiboa eta kultura. Herritarrek hori defendatu nahi izaten dute, eta horretarako boterea hartzen dute, lurralde hori eta lurralde horretako kultura kudeatzeko. Hortik dator Estatua. Inguruko estatuen egarriaren ondorioz, herri baten lurraldea eta boterea mehatxatuta egon litezke, eta horrekin, kultura, hizkuntza eta identitatea.
https://www.berria.eus/paperekoa/1833/007/001/2018-04-03/elkarri_bizkarra_ematen_ari_gara.htm
https://www.pamiela.com/index.php/es/colecciones/euskara/saio/saio-eta-testigantza/lurraldea-eta-herria-detail
https://www.mondragon.edu/eu/-/eneko-bidegainek-liburua-argitaratu
"Porco Rosso" Ghibli estudioko filma, irailak 23, Umeen zineman
17 Iraila 2018Umeen zinema saioak izango ditugu Azebarrin, sarrera librekoak denak. Irailaren 23an Porco Rosso filmarekin hasiko gara, eta hilean behin, domeka arratsaldez elkartuko gara bertan euskarazko filmekin gozatzera.
irailak 23, 18:00etan, Umeen Zinema “Porco Rosso” Ghibli estudioa
Porco Rosso Hayao Miyazakik 1992an zuzendutako animaziozko pelikula da, Japoniako Ghibli Estudio famatuan egindakoa. Gerrateen arteko aldian Porco da Adriatikoko aireko piratek egindako pirateria-ekintza guztiak zapuzten dituen txerri hegazkinlaria. Hauek, hegazkinlari adoretsu eta trebearekin bukatzea erabakita, ados jartzen dira Porco Rosso kanporatzea helburua izango duen abenturazale amerikarra kontratatzeko
Iraupena: 93 Min
https://www.youtube.com/watch?v=awEC-aLDzjs
Hurrengo saioak:
Urriak 28, 18:00etan, Ponyo amildegian (Ghibli estudioa)
Azaroak 18, 18:00etan, Printze txikia, Mark Osborn zuzendariarena https://youtu.be/30qvtBerUbk
Errementari filma & Oskar Fernandezekin solasaldia, urriak 17, Azebarri zinetxokoa
14 Iraila 2018Urriak 17 Zine txokoa Errementari filma
Azebarrin urriaren 17an 19:00etan elkartuko gara, filma ikusi eta horren osteko solasaldia Oskar Fernandezek gidatuko du.
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Basker dokumentala Argibel Eubaren eskutik, irailak 19, Azebarri zinetxokoa
14 Iraila 2018Irailak 19 Zine txokoa “Basker” dokumentala
Basker. 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentala.
Argibel Euba ikerlaria izango dugu Azebarrin irailaren 19an, 19:00etan, dokumentala ikusi eta horren osteko solasaldian.
1963ko urtarrilean eta otsailean, Dan Grenholm eta Lennart Olson erreportariek Euskal Herria bisitatu zuten hainbat astetan zehar, eta euskal kulturari eta folkloreari buruzko laburmetraia dokumental etnografikotarako filmazioa egin zuten. Mende erdi baino gehiagoz galduta egon ondoren, harribitxi zinematografiko bihurturik datorkigu bueltan, 1960ko hamarkadako Euskal Herriaren inguruko irudi apartak eta ikuspegi bitxia eskainiz.
D´Capricho ahizpen kontzertua izango dugu Azebarrin uztailaren 30ean, 20:00etan. Sarrera librea eta denok gonbidatuta bikote kubatar honen emanaldira.