Kantu-jira Azebarritik

29 Ekaina 2016
Published in AURREKOAK

 

Kantatzen ez duenak zorionik ez duela esan ohi da. Eta guk ez genuke ezelan ere zoritxarrekoak izan gura. Are gutxiago jaietan! Eta horregatik antolatu dugu, aurtengo saninazioetan, kantu-jira eder bat herriko kantu-talde bikain birekin: ITXARKANTU eta KANTU KANTARI. Algortako kaleetan zehar ibiliko gara, erdigunetik abiatuta, bazterrak euskal kantuz alaitzen. Kalez kaleko eta tabernaz tabernako ibilbidea AZEBARRIn amaituko da, eta han, bokata eder batzuk jan ostean, kalejirako azken notak abestuko ditugu, zoli-zoli, ekimen berri hau behar bazala amaitzeko. Ez da akabukoa izango!

Kantutegia deskargatu esteka honetan.

 

Gibelurdiñak

28 Ekaina 2016
Published in AURREKOAK

Azkenean Gibelurdiñak bere herrian kotzertua burutzeko parada izan zuten....

DATA: Martxoak 27

EKITALDIA: Gibelurdiñak

LABURPENTXUE: Publiko dezente hurbil zen Azebarr kulturi elkartera Gibelurdiñen kontzartuarekin gozatzera. Dena primeran irtan zen eta berriro ere noiz etorriko diren zain gelditzen gara.

Hurrengo ekitaldiak

06 Apirila 2016
Published in Berriak

Euskara, musika, bertsolaritza, aisialdia, sukaldaritza, literatura, kirola, zinea, .... Sakatu EKITALDIAK IKUSI botoia eta jakizue zer ekitaldi egin ditugun orain arte (AURREKOAK), eta zein eskaintzen dizkizuegun gaur gero (HURRENGOAK).

Typography

11 Uztaila 2013
Published in About
Orrialdea 15/15