Umeen zinema saioak izango ditugu Azebarrin, sarrera librekoak denak. Irailaren 23an Porco Rosso filmarekin hasiko gara, eta hilean behin, domeka arratsaldez elkartuko gara bertan euskarazko filmekin gozatzera.
irailak 23, 18:00etan, Umeen Zinema “Porco Rosso” Ghibli estudioa
Porco Rosso Hayao Miyazakik 1992an zuzendutako animaziozko pelikula da, Japoniako Ghibli Estudio famatuan egindakoa. Gerrateen arteko aldian Porco da Adriatikoko aireko piratek egindako pirateria-ekintza guztiak zapuzten dituen txerri hegazkinlaria. Hauek, hegazkinlari adoretsu eta trebearekin bukatzea erabakita, ados jartzen dira Porco Rosso kanporatzea helburua izango duen abenturazale amerikarra kontratatzeko
Iraupena: 93 Min
https://www.youtube.com/watch?v=awEC-aLDzjs
Hurrengo saioak:
Urriak 28, 18:00etan, Ponyo amildegian (Ghibli estudioa)
Azaroak 18, 18:00etan, Printze txikia, Mark Osborn zuzendariarena https://youtu.be/30qvtBerUbk