Txalaparta topaketak izango ditugu Azebarrin, hilean behin, lokala zabaldu eta aukera izango duzue txalaparta probatu eta jotzeko, doan da.
Datozen saioak hileko hirugarren martitzenetan izango dira: Urriak 15, azaroak 19, abenduak 17, urtarrilak 21, otsailak 18, martxoak 17, apirilak 21, maiatzak 19 eta ekainak 16, 19:00etatik 21:00etara.
Antolatzaileak: Txalaparta Ikastaroa + Azebarri
Ikasturte honetan zehar, bat-bateko bertsogintzara era samurrean hurbiltzeko ekimena jarri dugu martxan ALBEk eta Azebarrik auzolanean. ASE BERTSOZ deitu diogu ekimenari eta funtzionamendua ondo sinplea da: hileroko akabuko ostegunetan otordutxo bat egingo dugu ilundean. Otorduaren ostean, bertsotan egingo dugu eta datozenek nahi duten mailan eta neurrian har dezakete parte, hau da, entzun bakarrik, entzun eta batzuetan punturen bat bota, puntukako katean parte hartu, koplaren bat bota, zortzikoren bat... Ekitaldiak guztion artean bertsopaperak kantatuz hasiko dira. Ekimen honetan parte hartzeko egin behar duzun gauza bakarra da izena ematea ekitaldiaren eguna baino 3 egun lehenago. Bada, beranduenez aste bereko astearterako jakin behar dugu zenbat lagun batuko garen. Animatu, ba, zure parte hartzea kartaz aukeratu eta bertsoz asetzera!
Noiz: Urriak 17
Ordua: 20:00tan batu eta 21:00tan mahaian
Otordua: 15 €