Irailak 19 Zine txokoa “Basker” dokumentala
Basker. 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentala.
Argibel Euba ikerlaria izango dugu Azebarrin irailaren 19an, 19:00etan, dokumentala ikusi eta horren osteko solasaldian.
1963ko urtarrilean eta otsailean, Dan Grenholm eta Lennart Olson erreportariek Euskal Herria bisitatu zuten hainbat astetan zehar, eta euskal kulturari eta folkloreari buruzko laburmetraia dokumental etnografikotarako filmazioa egin zuten. Mende erdi baino gehiagoz galduta egon ondoren, harribitxi zinematografiko bihurturik datorkigu bueltan, 1960ko hamarkadako Euskal Herriaren inguruko irudi apartak eta ikuspegi bitxia eskainiz.