Urtarrila

17 Urtarrila 2019
Published in KulturKom

Agenda (kulturkom)

17 Urtarrila 2019
Published in KulturKom

Joseba Sarrionandiaren izen bereko ipuin liburuan oinarrituta, haurrentzako ipuin kontaketa dramatizatua izango dugu Dejabu Panpin Laborategia eta Artedrama konpaniek prestatuta.

Inplikazioz beteriko ipuin laburrez osatuta dago liburua, pentsamendu autonomoa, dibergentea eta kritikoa ahalbidetzen duten proposamen literarioz betetako narrazioak guztiak ere.

Ipuin kontaketa baten bidez, ipuinen lanketa sakonagoa egitea da xede nagusia. Bertan lantzen diren gaiak –”Elkarrekin bizitzen ikasi”, “Komunikatzen ikasi”, “Pentsatzen ikasi” eta batez ere “Norbera izaten ikasi”- haurrekin antzerkiaren bidez modu zuzenagoan hausnartzeko aukera ematea.

Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako Artedraman: http://www.artedrama.com/antzezlanak.html#idazlea

Sarrerak 2€. Aldez aurretik eskuratzeko: 688652917 &  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Aktoreak: Urko Redondo, Ainara Gurrutxaga

 

Maiatzak 19an, 11:30tan

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londrestik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate, zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zitzaien ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.

Idazlea: Unai Iturriaga
Zuzendaria: Manex Fuchs
Aktoreak: Ander Lipus, Patricia Urrutia

 

Maiatzak 26, 21:00tan 

Sarrerak 7€ / 5€ bazkideentzat
Aldez aurretik eskuratzeko: 688652917 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Mikel Gorrotxategiren hitzaldia: Euskal pertsona izenen bilakaera. 


Mikel Gorrotxategi (Bilbo, 1963). Euskal Filologian lizentziatua, Euskaltzain urgazlea (1996) eta Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko arduraduna. Euskarazko leku izenen arloan, toponimian, lan handia egin du. Esaterako, gure eskualdean burututako argitalpenak: Getxoko Leku izenak (2004) eta Leioako leku izenak (2012). 


Hitzaldia eskainiko digu euskal pertsona izenen bilakaeraz. Euskaldunok historian zehar gure seme-alabei ipini dizkiegun izen ezberdinen berri emango digu. 
Data: Ekainak 14. 19:30 Sarrera librea