Euskal Herriko eta munduko jakien bidez jendea eta kulturak ezagutu gura ditugulako. “Mila zapore” sukaldaritza-tailer honetan talde txikietan eta hainbat jatorritako irakasleek gidatuta, afaltzeko menua prestatuko dugu, hainbat herrialdetako plater tipikoak egiten ikasiko dugu. Berbalagunok, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioa, Azebarri, Ibilki eta Zurrumurrurik ez estrategiako kideen artean antolatutako ekimena da hau.

Hizkuntzak: Euskara eta gaztelania
Lekua: Azebarri Kultur Elkartea, Euskal Herria kalea 14, Algorta
Data eta ordua: ekainak 16, ostirala, 19:00etan
Informazioa eta izen-ematea: 644 277 155, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Leku-kopuru mugatua

Maiatzaren 27an, zapatua, Piztiak taldearen kontzertua izango dugu Azebarrin, 21:00etan doan.

U cd-aren kantak izango ditugu, batez ere, entzungai, aipatzeko modukoa Jesus Galan kitarrajolearen buelta, gitarra indartsuetan eta bere jotzeko era berezi horretan. Abestietako musika Txomin Uribe eta Josu Aranbarrirena da. Hitzak Txomin, Josu eta Kirmen Uriberenak.

Maiatzak 22, 19:30ean, topo egingo dugu hurrengo bilera irekian.

jaKietan baserritik dinamika ez dago geldi, eta datozen hilabeteetarako mugimenduak adostu nahi ditugu. Horretarako elkartuko gara maiatzaren 22an, astelehena, 19:30ean Azebarri elkartean.

Ideia hauen inguruan berba egingo dugu:

- Herriko jaietan egun agroekologikoa ospatu, bazkaria eta guzti.
- Plataforma edo komunikaziorako bidea.
- Menuak, hilabetez hilabeteko ekoizleen proposamenak eragileok bazkariak antolatzeko momentuan.

Datorren maiatzaren 19an aukera ederra izango dugu kantua maite dugunok Algortan elkartzeko, kantu-jiran zein horren osteko afarian. Lagunen artean zabaltzea eskertuko dizuegu.

20:00 Kantu-kalejira Azebarritik irtengo da (Euskal Herria kalea 14, Algorta)

22:00 Kantu-afari tematikoa "Xabier Lete". Eskualdeko produktu ekologikoekin afaria izango dugu, 18€, izena eman maiatzaren 15era arte: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. - 688 65 29 17

 

Zer eskain diezaioke euskalkiak euskara batuari? Homogeneoak al dira egungo euskalkiak? Non daude garai bateko zorioneko isoglosak? Zertarako euskalkia? Nola gauzatu batua? Honelako autuak jarriko ditu mahai gainean Kepa Altonagak hilaren 10ean Azebarrin eskainiko digun hitzaldian.