Txokoaren kudeaketa

14 Uztaila 2016 Written by 
Rate this item
(0 votes)

LOKALARAREN ERABILERA

2016-02-26ko ohiko asanbladan adostutakoa

 

Ezin da janaria utzi: ez kanpoan, ezta hozkailu barruan ere.

Zaborra BETI atera behar da.

Erauzketa piztu beharra dago janari usaina lokalean gera ez dadin.

Plastikozko mantelak erabili behar dira soilik mahaiak zaintzeko.

Ordutegiak eta txandak BETI errespetatu behar dira.

Txanda bukatzean, lokal osoa berriro erabiltzeko moduan egon behar da (sukaldea, jantokia, barra, komunak, etab.)

 

SUKALDE TRESNAK

Guztion artean zaindu behar ditugu:

Ez badakigu, ez erabili. Galdetu.

Apurtzen badugu, abisatu.

Tresnak dagokien tokira bueltatu behar dira. Ikusi etiketak.

Plantxen erabilera: bai plantxa moduan edota baita txapa moduan erabiltzeko ere. Lapikokoak egiteko aproposak.

 

KONTSUMOAK

Ondo egiaztatu behar dira. Galera bakoitza, guztion kalterako.

Zenbaketa errazteko ontzi handiak erabili hasieratik. Oso lagungarriak dira kontsumoak egiaztatzeko.

12 urte beherako Umeek ez dute ordaintzen erabilera kuota baina bai Garbiketa kuota.

Ez ahaztu olioaren kontsumoa adieraztea.

Zalantzak edo akatsak egotekotan, argitzea edo zuzenketak eskatuko dira ahalik eta lasterren.

 

ETORTZEAR DAGOENA

Antolakuntza, birziklapena eta garbiketa.

Birzikleta sistema jarriko dugu martxan: beira, papera eta kartoia, plastikoak eta olioa

Trapuak eta mantelak garbitzeko sistema.

Plater garbitzaile industriala.

Kanpai filtro berriak.

Estanteriak: zorua libre egoteko eta ondo garbitu ahal izateko.

Armairu eta apal berriak: mahaigainak guztiz erabilgarri egon daitezen eta haien garbiketa errazteko.

Iradokizunak eta mezuak uzteko libreta eta postontzia

Tresna berriak.

Izozkailu berria izotz horniketa potentea izateko

Bi ardotegi: ardoak bere tenperaturan gordetzeko eta apalak husteko

Plater garbitzaile industriala: Bazkideek egin beharreko garbiketa erabat erraztuko du.

Kasu askotan, garbiketa zerbitzua eskatzeko beharra.

1984 Last modified on Osteguna, 14 Uztaila 2016 12:03
More in this category: