Mikel Gorrotxategiren hitzaldia: Euskal pertsona izenen bilakaera.
Mikel Gorrotxategi (Bilbo, 1963). Euskal Filologian lizentziatua, Euskaltzain urgazlea (1996) eta Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko arduraduna. Euskarazko leku izenen arloan, toponimian, lan handia egin du. Esaterako, gure eskualdean burututako argitalpenak: Getxoko Leku izenak (2004) eta Leioako leku izenak (2012).
Hitzaldia eskainiko digu euskal pertsona izenen bilakaeraz. Euskaldunok historian zehar gure seme-alabei ipini dizkiegun izen ezberdinen berri emango digu.
Data: Ekainak 14. 19:30 Sarrera librea