Joseba Sarrionandiaren izen bereko ipuin liburuan oinarrituta, haurrentzako ipuin kontaketa dramatizatua izango dugu Dejabu Panpin Laborategia eta Artedrama konpaniek prestatuta.
Inplikazioz beteriko ipuin laburrez osatuta dago liburua, pentsamendu autonomoa, dibergentea eta kritikoa ahalbidetzen duten proposamen literarioz betetako narrazioak guztiak ere.
Ipuin kontaketa baten bidez, ipuinen lanketa sakonagoa egitea da xede nagusia. Bertan lantzen diren gaiak –”Elkarrekin bizitzen ikasi”, “Komunikatzen ikasi”, “Pentsatzen ikasi” eta batez ere “Norbera izaten ikasi”- haurrekin antzerkiaren bidez modu zuzenagoan hausnartzeko aukera ematea.
Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako Artedraman: http://www.artedrama.com/antzezlanak.html#idazlea
Sarrerak 2€. Aldez aurretik eskuratzeko: 688652917 & Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Aktoreak: Urko Redondo, Ainara Gurrutxaga
Maiatzak 19an, 11:30tan