ZER GERTATZEN ARI DA SIRIAn ? Galdera honen inguruan hitzaldia AZEBARRIN. Bertan GABIREL EZKURDIA eta ASIER HERRANZ
Testuingurua:
Sionismoaren eta NATOren papera azalduz, Siriar gerra Sirian "Arabiar Udaberri" faltsuararekin piztu ondorenetik (2011ko udaberria) izaten ari den gerra zibila da, nazioarteko esku hartze zabalarekikoa. Aurrez aurre ditu, alde batetik, Siriako Gobernua, besteak beste bere alde dituelarik Baxar al-Assadek zuzendutako Baath Alderdi Arabiar Sozialistaren kideak, Siriako Armada, Hezbola, Iran eta Errusia; bestetik, Siriako Biltzar Nazionalean elkarturiko matxinoak, Gobernuaren aurkakoak; bestetik, Konkistako Armada koalizio islamista, Gobernuaren aurkakoa; bestetik Estatu Islamikoa, Gobernuaren aurkakoa; bestetik, Rojavako kurduen armada, Gobernuaren aliatua; bestetik, AEBek, Turkiak eta beste hainbat mendebaldar eta arabiar herrialdek eratutako Indar Berezi Bateratu Konbinatua, Siriako Gobernuaren, Konkistako Armadaren eta Estatu Islamikoaren aurkakoa. Gatazka 2011ko urtarrilaren 26an hasi zen."