Api 03

Apirilaren 16an, ostirala, 19:00etan Amoranteren kontzertua izango dugu Azebarri elkartean.

 
Amorante, Iban Urizar (Elgoibar 1975) musikariaren proiektua da.
2014tik han hemenka dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen.
Herritik ateratzen den musika erabiltzen du helduleku bezala,
errotik ateratzen ditu musika ezberdinen sustraiak gero
erraietatik kantatu ahal izateko.
Herritik, errotik eta erraietatik sortzen da amoranteren musika.
Amorantek tronpeta jo dezake dena beltzez margotzeko, kopla bat
autotunearekin abestu dezake osabaren ispiritua inbokatzeko,
elektronikaz busti dezake aspaldi ahaztutako hitzak gogoratzeko.
Bere musikaren jatorria urruneko oiartzunek dakarte, baina gaur
egungo haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan.
 
Bat edo hiru
(Forbidden Colours Diskoetxea, 2020)
Bat edo Hiru du izena AMORANTEren disko berriak. Zazpi kantuk
osatzen duten disko beltza da, iluna eta era berean, tristeziaren
edertasuna dario diskoari. Iluntasuna hitzetan sumatu daiteke eta
aukeratutako tresnak eta estetikak eragin zuzena izan dute
diskoaren izaera ilun hori nabarmentzen.
Diskoa Aitor Etxebarriaren estudioan grabatu du eta hark egin ditu
ekoizle lanak. Erabili dituen musika tresnek, ukitu solemnea
erantsi diete hitzetatik abiatutako kantei. Hala, tronpetak
inoizko presentziarik handiena du, pianoak eta soinu elektronikoek
giro jakin batera garamatzate, Mariano Hurtadok sartu dituen
kontrabaxu doinuek edota Joseba Irazokik kanta batean sartu duen
gitarrak giro horri ñabardurak eransteko helburua izan dute, baita
ahotsari ezarritako efektuek ere. Guztien artean, giro ilun,
malenkoniatsu, liturgiko, solemne hori sortu dute, lantzean,
zirrikitu estuetatik sartzen diren argi izpiez betetzen den giroa.
Bat edo Hiru diskoa pandemiaren aurretik sortzen hasi zen Amorante
eta hasiera batean asmo hori ez bazuen ere, zazpi kantu hauek modu
batean edo bestean kontzeptu bati josita ekarri ditu diskora.
Zazpi kantuotan heriotza ageri baita, batzuetan gertakarien
ondorio gisa, bestetzuetan dramaren eragile edota eskenatokiko
teloia bailitzan.
Bizi ditugun garai ilunotarako soinu-banda posibleetako bat da
disko hau.
Estekak:
WEB: https://forbiddencolours.net/booking/amorante/
YouTube: Amorante
Twitter: @amorantenaiz
Facebook: @Amorante
Instagram: @amorantenaiz
 
 
 
 
 
Mar 02
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 Txerra Rodriguez ’30 urte mihigintzan’

Liburu aurkezpena.

Martxoak 11, osteguna

Ordua: 19:00

Sarrera doan. 

Sinopsia:

80 eta 90eko hamarkadetan sortu ziren euskara elkarteak. Orain arte gutxi ikertu izan dira, are gutxiago, mugimendu sozialen emaitzen argitara. Lan honek aztertu nahi ditu euskara elkarteek euskararen biziberritzeari dagokionez lortu dituzten emaitzak, emaitza politiko zein kulturalak, substantiboak eta ukiezinak. Horrez gain, aurrera begirako proposamen praktikoak ere ekarri nahi ditu. Hori guztia egiteko, hainbat ahotsi eskatu zaio iritzia, euskara elkarteen biran ibilitako jendearen polifonia dakar lanak, ikerketa aktibistaren galbahetik pasatu ostean.

Hemen Txerrari egindako elkarrizketa:

"Txerra Rodriguez: «Topagune indartsu batek ezin ditu ordezkatu euskara elkarte ahul asko» | Gizartea | Berria" https://ddec1-0-en-ctp.trendmicro.com:443/wis/clicktime/v1/query?url=https%3a%2f%2fwww.berria.eus%2fpaperekoa%2f1884%2f008%2f001%2f2021%2d02%2d19%2ftopagune%2dindartsu%2dbatek%2dezin%2dditu%2dordezkatu%2deuskara%2delkarte%2dahul%2dasko.amp.html&umid=fedfd7af-61cd-4334-bce2-f8afb53b6308&auth=edd48041473965e02565b5b7ceec248ab48113a8-ca6288c5c2309de9edd3dac10db8c33d7393d56b

Aforo mugatua, azken eguna izena emateko: Martxoak 10

Mailez:  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ots 11
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 Asisko SUGARREN MENDE komikia

Asisko Urmeneta, komikiaren egileak emandako hitzaldi ilustratua.

 

Otsailak 24, asteazkena

Ordua: 19:00

Sarrera doan. 

 

Sinopsia:

 

Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hainbat euskaldun, sorgintzat akusaturik.
Hura ez zen, ordea, bakarra izan: mende batean barrena Inkisizioak segada ikaragarriak egin baitzituen

Nafarroan, Erronkaribarretik Amezkoaraino, milaka herritar ehizatuz.
Bordeleko Tribunalak, aldi berean, sutan ezarri zuen Lapurdi guztia, sekta satanikoaren aitzakian.

 

Zerk eraman zituen jurista eta teologo ilustratu haiek aitorraraztera gure arbasoei sorginak zirela?

“Inquisitores contra tales procedere et non est omitedum circa istas sorguinas illud quod quaedam fceleratae mulieres retro post Sathanas converse daemonum illusionibus…”

“Repertorium Inquisitorum”, 1494.

“Con haber muchas personas ancianas en las Cinco Villas y otros lugares, ninguna sabia qué cosa era ser brujo, ni qué cosa era aquelarre”

Antonio Venegas de Figueroa, Iruñeko apezpikua, 1611.

“SUGARREN MENDE” liburuan mendetako isiltasuna urratu dugu, mitologia zahar eta berria baztertu, ikerketa historikoaren bidez.

“Ez da behar bezainbeste ikertu Inkisizioaren izate politikoa eta poliziala”

Natalia Silva Prada, Mexikoko Unibertsitatea.

 

 

Aforo mugatua, azken eguna izena emateko: Otsailak 23

Mailez:  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Orrialdea 1/11