Published in AURREKOAK

Egizu elkarteko bizikleta-taldeko kideek topaketa antolatu dute gurean urtarrilaren 28an, domekan, 12:00etan. Udako oporraldian egindako bidaien berri emango dute 15 minutuko aurkezpenetan, horietan argazkiak, mapak, ibilitako leku eta baliabideak partekatuko dituzte. 

12:00etatik 14:00etara diaporamak eta horren ostean elkarrekin bazkalduko dute. Kontakizunetan zehar bisitatuko dituzten lekuetako batzuk hauexek: Lanzarote, Txile, Peru, Leon, Paris eta Extremadura.

Gaian interesa baduzu, gonbidatuta zaude, egitasmo irekia baita hau.