Uzt 13

Eragile, elkarte edota erakundea bazara eta Azebarriren lokala erabili gura baduzu, beheko esteka honetan formulario bat topatuko duzu, bete eta zurekin harremanetan jarriko gara, eskerrik asko! 

Uzt 13
Eka 26

Ongi etorri txokoaren txokora. Jarri eroso. Jantzi abarketak eta etzan sofan. Edo jesarri besaulkian. Edo eseri aulkian eta para mahaian. Hainbat aukera duzu egoteko nahieran. Zeure txokoan baitzara. Atal honetan Azebarriren bazkide izateak ematen dizkizun abantailez gozatu ahal izango duzu: informazioa, parte hartzeko bide zuzena, bizipenak partekatzeko aukera... Ikusiko duzu zeinen handia den kanpotik txikia ematen duen mundu koloretsu hau. Ikusiko duzu zeinen emankorra den gastronomiaren eta kulturaren arteko mixtura. Era guztietako zirrarak sentituko dituzu: zeure lagunekin gozo-gozo bazkaltzen, barran zerbitzatzen zein kozinatzen gure ekitaldietan, kantatzen edo bertsoak botatzen gure bazkalosteetan, musika entzuten eta dantzatzen gure kantasio zein erromerietan, eta, batez ere, euskaraz mintzatzen, gozatzen eta bizitzen gainerako euskaldun eta eukaltzaleekin. Ez dago inon txokorik, hainbeste eskaintzen duenik!  

 

BAZKIDEA BAZARA HONAKO INFORMAZIO HAU INTERESGARRIA IZANGO ZAIZU.

 

 

 

 

Egin bazkide

in Gurea
Eka 26

 

ZER DA AZEBARRI ?

- Gure herrian, euskararentzat arnasgune izan nahi dugu.

- Txokoan lagunartean, gastronomia eta kulturaren bueltan euskaraz bizi nahi dugu.

- Euskara sustatzen duten elkarteen babesleku izan nahi dugu.

Orrialdea 1/2