Urr 02

Ikasturte honetan zehar, bat-bateko bertsogintzara era samurrean hurbiltzeko ekimena jarri dugu martxan ALBEk eta Azebarrik auzolanean. ASE BERTSOZ deitu diogu ekimenari eta funtzionamendua ondo sinplea da: hileroko akabuko ostegunetan otordutxo bat egingo dugu ilundean. Otorduaren ostean, bertsotan egingo dugu eta datozenek nahi duten mailan eta neurrian har dezakete parte, hau da, entzun bakarrik, entzun eta batzuetan punturen bat bota, puntukako katean parte hartu, koplaren bat bota, zortzikoren bat... Ekitaldiak guztion artean bertsopaperak kantatuz hasiko dira. Ekimen honetan parte hartzeko egin behar duzun gauza bakarra da izena ematea ekitaldiaren eguna baino 3 egun lehenago. Bada, beranduenez aste bereko astearterako jakin behar dugu zenbat lagun batuko garen. Animatu, ba, zure parte hartzea kartaz aukeratu eta bertsoz asetzera!

Noiz: Urriak 17

Ordua: 20:00tan batu eta 21:00tan mahaian

Otordua: 15 €

 

 

Ots 05

Mikel Martinez aktorea izateaz gain, tabernaria ere bada, eta bakarrizketa honetan bere tabernari dohaiak erakutsiko dizkigu. Hartu kaña eskuan eta Mikel Martinezen bakarrizketaz lagun artean gozatu!

 

Noiz: Otsailak 28, osteguna
Ordua: 19:30

 

Informazio gehiago: http://tartean.com/tartean/tabernaria-instrukzioak-botatzeko-ondo-bat-kana/

 

Ots 04

Urteak dira Iruña-Veleiako auzia konpondu ezinik dabilela. Aztarnategi honi buruzko berri izan nahi baduzu eta auzia zertan datzan, Azebarrin aukera izango dugu hitzaldi interesgarri honekin duda guztiak argitzeko.


Noiz: Otsailak 12, asteartea
Ordua: 19:00
Hizlariak: Oier Nuñez, Patxi Alaña eta Joxe Mari Lexardi-Gabixola