AZEBARRI MARTXAN Featured

28 Otsaila 2016 Written by 
in Berriak
Rate this item
(0 votes)

"Hasiak egina dirudi, eginak urregorri!". Azkenean Azebarri Kultur Elkartekook egoitza finkoa lortu dugu, eta ez edozelakoa, gero! Algorta erdian topatu dugu biltzeko, kudeatzeko, koordinatzeko zein gure hainbat ekitaldi antolatzeko amesten genuen gune ederra. Bide luzea egin dugu bilaketan, ustegabez eta behaztoparriz betea, baina noiz edo noiz aurkitu dugu behar, eta merezi genuen oasia: Euskal Herria kaleko lokal bikaina. Orain eskerrak ematea baino ez dugu falta, bai hasiera-hasieratik proiektuan sinistu zutenei, bai bidean lagun, laguntzaile eta lankide izan ditugunei, bai eta ordutik hona proiektura batu zareten guztioi ere. Argi eta garbi erakutsi dugu harako esaera zaharrak dioena egia hutsa dela: "Ezina, ekinez egina!". Ongi etorri, beraz, Azebarri Kultur Elkartera! Ondo etorri euskaltzaleon txoko itzel honetara! Ontsa jin euskararen proiektu zoragarri honetara!

727 Last modified on Azteazkena, 20 Uztaila 2016 16:25
More in this category: