Piztiak taldeak 2021ean 30 urte bete zituen eta hori ospatzeko XXX diska aurkezten digute. Bertan bi abesti berri; “Barrun barrukuk” (Josu Aranbarri) eta “Begietara begiratu” (Txomin Uribe), gehi 30 urte hauetan atera dituzten 7 disken artean aukeratutako abesti zerrenda bat dago. Abesti berriek oso ondo agertzen dute Piztiak taldearen bi aurpegiak, bata rock amerikarra eta bestea rock iluna. Biak 2021eko urria eta azaroa bitartean Urdulizko Tio Pete estudioetan grabatu zituen Jose Lastrak . Ekoizpena Piztiak talderarena (Lastra barne) izan da.
Txomin Uribek eta Josu Aranbarrik sortu zuten Piztiak 90. hamarkada hasieran Ondarroan (Bizkaia). Biak ala biak Tu-k pop-rock taldean aritu ziren 80ko hamarkadaren amaieran, eta euskal talde onenari emandako saria irabazi zuten Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan. Rock&roll taldea da Piztiak, gitarren indarrean eta ahotsaren melodian oinarritzen dena, baita hitzen kutsu poetikoan ere, hauetariko asko Kirmen Uribek idatzi dituelarik.
Bilbon dabil Gabriel Aresti liburu-aurkezpena
Hizlariak: Karmelo Landa eta Xabier Monasterio.
Noiz: Otsailak 17, 19:00 etan.
Non: Algortako Azebarri kultur elkartean. Euskal Herria kalea 12-14.
Gonbidapena eskuratzeko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.