"Ponyo amildegian" Ghibli estudioko filma, urriak 28, Umeen zineman

20 Urria 2018 Written by 
Rate this item
(0 votes)

Umeen zinema saioak izango ditugu Azebarrin, sarrera librekoak denak. Urriaren 28an Ponyo amildegian filma izango dugu, eta hilean behin, domeka arratsaldez elkartuko gara bertan euskarazko filmekin gozatzera.

Urriak 28, 18:00etan, Umeen Zinema “Ponyo amildegian” Ghibli estudioa

Sosuke itsasora begira dagoen labar batean bizi da. Goiz batean, burua marmeladazko pote batean sartuta duen koloretako arrain batekin egingo du topo. Sosukek askatzen lagunduko dio eta elkarren arteko lilura sortuko da. Hala ere, arrainaren aitak, garai batean gizaki izan zen aztiak, berarekin itsasora itzultzera behartuko du. Ponyo koloretako arrainak haur izan nahi du eta ihes egingo du. Kaosa nagusituko da eta Ponyoren ahizpak maremoto erraldoi bihurtuko dira Sosukeren itzulera eragiteko. Ur azpiko munduaren eromenak Sosuke nahastuko du.

Iraupena 100 min.

https://www.youtube.com/watch?v=89LbtkHG0c4

Hurrengo saioa:
Azaroak 18, 18:00etan, Printze txikia, Mark Osborn zuzendariarena https://youtu.be/30qvtBerUbk

343 Last modified on Astelehena, 04 Otsaila 2019 18:07
More in this category:
Administrator

purus habitasse metus libero neque augue mauris vehicula ipsum nibh, vulputate blandit sodales feugiat elementum nec morbi suscipit sociosqu, a aliquam cursus semper pharetra augue id suscipit.