18 Martxoa 2022

KONTZERTUA: PIZTIAK

Written by

 

 

 

 Piztiak taldeak 2021ean 30 urte bete zituen eta hori ospatzeko XXX diska aurkezten digute. Bertan bi abesti berri; “Barrun barrukuk” (Josu Aranbarri) eta “Begietara begiratu” (Txomin Uribe), gehi 30 urte hauetan atera dituzten 7 disken artean aukeratutako abesti zerrenda bat dago. Abesti berriek oso ondo agertzen dute Piztiak taldearen bi aurpegiak, bata rock amerikarra eta bestea rock iluna. Biak 2021eko urria eta azaroa bitartean Urdulizko Tio Pete estudioetan grabatu zituen Jose Lastrak . Ekoizpena Piztiak talderarena (Lastra barne) izan da.

Txomin Uribek eta Josu Aranbarrik sortu zuten Piztiak 90. hamarkada hasieran Ondarroan (Bizkaia). Biak ala biak Tu-k pop-rock taldean aritu ziren 80ko hamarkadaren amaieran, eta euskal talde onenari emandako saria irabazi zuten Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan. Rock&roll taldea da Piztiak, gitarren indarrean eta ahotsaren melodian oinarritzen dena, baita hitzen kutsu poetikoan ere, hauetariko asko Kirmen Uribek idatzi dituelarik.

 

 

 Abenduaren 2an ITZALDIA 
 
 
Ira 21
Irrintzi ikastaroa
Noiz: Irailaren 30ean.
- 18:30 Hitzaldia Azebarrin (irekia).
- 19:30 Irrintzi tailerra (16 lagun). Eguraldiak laguntzen badu Portu Zaharreko belardian, bestela Azebarrin.
Nork: Amaia Gartzia nUriondo
 
Hitzaldia irekia izango da daukagun aforoa bete artean.
Tailerrerako izena eman behar da, 16 lagunek baino ezin dutelako parte hartu.
 
Api 03

Apirilaren 16an, ostirala, 19:00etan Amoranteren kontzertua izango dugu Azebarri elkartean.

 
Amorante, Iban Urizar (Elgoibar 1975) musikariaren proiektua da.
2014tik han hemenka dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen.
Herritik ateratzen den musika erabiltzen du helduleku bezala,
errotik ateratzen ditu musika ezberdinen sustraiak gero
erraietatik kantatu ahal izateko.
Herritik, errotik eta erraietatik sortzen da amoranteren musika.
Amorantek tronpeta jo dezake dena beltzez margotzeko, kopla bat
autotunearekin abestu dezake osabaren ispiritua inbokatzeko,
elektronikaz busti dezake aspaldi ahaztutako hitzak gogoratzeko.
Bere musikaren jatorria urruneko oiartzunek dakarte, baina gaur
egungo haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan.
 
Bat edo hiru
(Forbidden Colours Diskoetxea, 2020)
Bat edo Hiru du izena AMORANTEren disko berriak. Zazpi kantuk
osatzen duten disko beltza da, iluna eta era berean, tristeziaren
edertasuna dario diskoari. Iluntasuna hitzetan sumatu daiteke eta
aukeratutako tresnak eta estetikak eragin zuzena izan dute
diskoaren izaera ilun hori nabarmentzen.
Diskoa Aitor Etxebarriaren estudioan grabatu du eta hark egin ditu
ekoizle lanak. Erabili dituen musika tresnek, ukitu solemnea
erantsi diete hitzetatik abiatutako kantei. Hala, tronpetak
inoizko presentziarik handiena du, pianoak eta soinu elektronikoek
giro jakin batera garamatzate, Mariano Hurtadok sartu dituen
kontrabaxu doinuek edota Joseba Irazokik kanta batean sartu duen
gitarrak giro horri ñabardurak eransteko helburua izan dute, baita
ahotsari ezarritako efektuek ere. Guztien artean, giro ilun,
malenkoniatsu, liturgiko, solemne hori sortu dute, lantzean,
zirrikitu estuetatik sartzen diren argi izpiez betetzen den giroa.
Bat edo Hiru diskoa pandemiaren aurretik sortzen hasi zen Amorante
eta hasiera batean asmo hori ez bazuen ere, zazpi kantu hauek modu
batean edo bestean kontzeptu bati josita ekarri ditu diskora.
Zazpi kantuotan heriotza ageri baita, batzuetan gertakarien
ondorio gisa, bestetzuetan dramaren eragile edota eskenatokiko
teloia bailitzan.
Bizi ditugun garai ilunotarako soinu-banda posibleetako bat da
disko hau.
Estekak:
WEB: https://forbiddencolours.net/booking/amorante/
YouTube: Amorante
Twitter: @amorantenaiz
Facebook: @Amorante
Instagram: @amorantenaiz
 
 
 
 
 
Orrialdea 1/5