Egin bazkide

26 Ekaina 2016
Published in Gurea

 

 

 

 

 

Gurera batu nahi duzu? Bazkide izan nahi duzula? Azebarrin beso zabalik hartuko zaitugu!

 

Gurekin harremanetan jar zaitez:

 

Telefonoa: 688 65 29 17

Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  

 

 

 

Azebarri zer den

26 Ekaina 2016
Published in Gurea

 

ZER DA AZEBARRI ?

- Gure herrian, euskararentzat arnasgune izan nahi dugu.

- Txokoan lagunartean, gastronomia eta kulturaren bueltan euskaraz bizi nahi dugu.

- Euskara sustatzen duten elkarteen babesleku izan nahi dugu.

Nor garen

26 Ekaina 2016
Published in Gurea

 

NORTZUK GARA ?

 

- Euskaltzalez osatutako elkartea gara.

- Euskaldunak gara eta gure hizkuntza oinarri izango da elkarteko ekintzetan.

- Txokoa izateaz gain, kulturaz gozatu nahi dugu.

- Kultur eskaintza oparoa daukagu: zinema, kantu-afariak, bertso-saioak, antzerkia…

AZEBARRI MARTXAN

28 Otsaila 2016
Published in Berriak

"Hasiak egina dirudi, eginak urregorri!". Azkenean Azebarri Kultur Elkartekook egoitza finkoa lortu dugu, eta ez edozelakoa, gero! Algorta erdian topatu dugu biltzeko, kudeatzeko, koordinatzeko zein gure hainbat ekitaldi antolatzeko amesten genuen gune ederra. Bide luzea egin dugu bilaketan, ustegabez eta behaztoparriz betea, baina noiz edo noiz aurkitu dugu behar, eta merezi genuen oasia: Euskal Herria kaleko lokal bikaina. Orain eskerrak ematea baino ez dugu falta, bai hasiera-hasieratik proiektuan sinistu zutenei, bai bidean lagun, laguntzaile eta lankide izan ditugunei, bai eta ordutik hona proiektura batu zareten guztioi ere. Argi eta garbi erakutsi dugu harako esaera zaharrak dioena egia hutsa dela: "Ezina, ekinez egina!". Ongi etorri, beraz, Azebarri Kultur Elkartera! Ondo etorri euskaltzaleon txoko itzel honetara! Ontsa jin euskararen proiektu zoragarri honetara!

Hiruka

17 Uztaila 2013
Published in Clients