Published in AURREKOAK

Ttan Ttakun Jaialdia otsailaren 22tik martxoaren 3ra


Otsailak 22 / 19:00
Oreka tx, Dokumentala & solasaldia
Otsailak 23 / 19:00
Txakuntxo taldearen esperientzia, Bermeoko Itxaso Telleria
Otsailak 24 / 19:00
Jotzen txalapartagilearen esperientzia, Iker Diaz.
Otsailak 25 / 19:00
Txalaparta musika ote? Saio teoriko praktikoa, Argibel eta Ruben.
Martxoak 3 / 21:00
Txalatxotx afaria, txalaparta & txistu fusioa
Txartelak Baster tabernan & 688 65 29 17
Solasaldiak doan / Afaria 28€ / 26€ Azebarriko bazkideek

Antolatzaileak: Txalaparta Ikastaroa + Azebarri
Laguntzailea: Getxoko Udala

Published in AURREKOAK

Txalaparta topaketak izango ditugu Azebarrin, hilean behin, lokala zabaldu eta aukera izango duzue txalaparta probatu eta jotzeko, doan da.


Datozen saioak hileko hirugarren martitzenetan izango dira: otsailak 20, martxoak 20, apirilak 17, maiatzak 22, ekainak 19, 19:00etatik 21:00etara.


Antolatzaileak: Txalaparta Ikastaroa + Azebarri

Published in Agenda

Algortako San Inaziotarako kantuzaleontzako proposamena dakarkizuegu Azebarritik: "Kantu jira kalez kale" ekimena, ITXAS ARGIAko KANTARI KANTA eta ITXARKANTUko lagunekin batera antolatzen ari garena. Herriko kantuzaleontzat espazioak sortu gura ditugu, euskara kalera atera jaietan.

IBILBIDEA

Uztailaren 29an 20:00etan Katean lotuko gara, handik Torrene kalean gora Satistegirantza. Handik Amezti kalera eta Euskal Herria kalea hartuta Azebarrin amaituko dugu ibilbidea.

Kantutegia deskargatu gura baduzue esteka honetan daukazue. Herriko kopistegi hauetan ere eskuragai: AMETS, KALKO, REPRO & PROPLANOS.