Published in Agenda

Algortako jaiak badatoz eta Azebarri zabalik izango dugu egunero, 20:00etatik 2:00etara. Bazkideon lanari esker egunero euskarari, euskal kulturari eta herriko zein eskualdeko euskaltzaleei ate berri bat zabaldu gura diegu. Gurera animatzen bazara, jai giroan elkarrekin gozatzeaz gain, ikaragarri lagunduko diguzu euskarari luxuzko tokia eskaintzen, tabernatik ateratzen dugun dirua kultur eskaintza handitzeko eta hobetzeko erabiliko baitugu. Lagundu eiguzu AZEBARRI Getxoko euskal paradisu bilakatzen!

Jaietan ondo pasa

zentzuna oinarri,

gozatu eta euskaraz

egin sarri-sarri

eta baldin bazara

gose edo egarri,

gogoratu zabalik

duzula AZEBARRI!!!

Published in Agenda

Algortako jaietako Maratoian parte hartuko dugu Azebarritarrok, hainbat kideren artean bazkaria antolatuko dugulako. Bazkaltzera etorri gura baduzue ALBEko kideen bidez eman dezakezue izena (605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ), Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña izango ditugu bazkalostean. Eskerrik asko parte hartuko duzuen bazkideoi eta ALBEko kideoi, egun ederra biziko dugu-eta!

BERTSO-MARATOIA

13:00 Bertso saioa Kasino plazan. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Fredi Paia & Nerea Elustondo.

15:00 Bazkaria Azebarrin (Helduak: 20€  / Adin txikikoak: 15€) Izena emateko, deitu (605 704 385) edo emaildu ( Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ). Bertsolariak: Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio!

18:00 Bertso poteoa

Published in Agenda

Algortako San Inaziotarako kantuzaleontzako proposamena dakarkizuegu Azebarritik: "Kantu jira kalez kale" ekimena, ITXAS ARGIAko KANTARI KANTA eta ITXARKANTUko lagunekin batera antolatzen ari garena. Herriko kantuzaleontzat espazioak sortu gura ditugu, euskara kalera atera jaietan.

IBILBIDEA

Uztailaren 29an 20:00etan Katean lotuko gara, handik Torrene kalean gora Satistegirantza. Handik Amezti kalera eta Euskal Herria kalea hartuta Azebarrin amaituko dugu ibilbidea.

Kantutegia deskargatu gura baduzue esteka honetan daukazue. Herriko kopistegi hauetan ere eskuragai: AMETS, KALKO, REPRO & PROPLANOS.