Ots 04

Badato, badator .....AZEBARRIKO bazkideen afaria. Zatoz eta elkar ezagutuko gara.

 

Ots 04

Hamazortzi urte dira Algortako Bertsolari Eskolak Abra Saria antolatzen duela bertsolari gazteei plazaratzeko aukerak emateko. Euskal Herriko 6 bertsolari gazte lehiatuko dira: Naroa Torralba (Sopela), Aitor Ugarte (Aramaio), Elixabet Etxandi (Izpura), Gorka Pagonabarraga (Durango), Ane Peñagarikano (Zarautz) eta Xabat Illarregi (Leitza).

 

Bertso afari formatoan izango da, joan nahi izanez gero, hementxe argibideak:


Noiz: Otsailak 22, ostirala
Ordua: 20:30
Afarian izena emateko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo 605704385
Prezioa: 10 €

 

 

Ots 04

 

Otsailean rockak Azebarri bisitatuko du. Bilboko Uger taldea gurean izango dugu. Rockaz gozatu nahi? Eguna gorde!

 

Noiz: Otsailak 14, osteguna
Ordua: 21:00


Aurretik ezagutu nahi badituzu hementxe bi esteka: https://uger.bandcamp.com/ eta http://www.badok.eus/euskal-musika/uger

 

Urt 24

ZER GERTATZEN ARI DA SIRIAn ? Galdera honen inguruan hitzaldia AZEBARRIN. Bertan GABIREL EZKURDIA eta ASIER HERRANZ

Testuingurua:

Sionismoaren eta NATOren papera azalduz, Siriar gerra Sirian "Arabiar Udaberri" faltsuararekin piztu ondorenetik (2011ko udaberria) izaten ari den gerra zibila da, nazioarteko esku hartze zabalarekikoa. Aurrez aurre ditu, alde batetik, Siriako Gobernua, besteak beste bere alde dituelarik Baxar al-Assadek zuzendutako Baath Alderdi Arabiar Sozialistaren kideak, Siriako Armada, Hezbola, Iran eta Errusia; bestetik, Siriako Biltzar Nazionalean elkarturiko matxinoak, Gobernuaren aurkakoak; bestetik, Konkistako Armada koalizio islamista, Gobernuaren aurkakoa; bestetik Estatu Islamikoa, Gobernuaren aurkakoa; bestetik, Rojavako kurduen armada, Gobernuaren aliatua; bestetik, AEBek, Turkiak eta beste hainbat mendebaldar eta arabiar herrialdek eratutako Indar Berezi Bateratu Konbinatua, Siriako Gobernuaren, Konkistako Armadaren eta Estatu Islamikoaren aurkakoa. Gatazka 2011ko urtarrilaren 26an hasi zen."

 

 

Urt 16

Gurera Imanol Ituiño MAGOA hurbilduko da, nagusientzat zuzendutako magia eta ilusioa. URTARRILAREN 24an eta hiru saio ezberdinetan