Ots 05

Mikel Martinez aktorea izateaz gain, tabernaria ere bada, eta bakarrizketa honetan bere tabernari dohaiak erakutsiko dizkigu. Hartu kaña eskuan eta Mikel Martinezen bakarrizketaz lagun artean gozatu!

 

Noiz: Otsailak 28, osteguna
Ordua: 19:30

 

Informazio gehiago: http://tartean.com/tartean/tabernaria-instrukzioak-botatzeko-ondo-bat-kana/

 

Ots 04

Urteak dira Iruña-Veleiako auzia konpondu ezinik dabilela. Aztarnategi honi buruzko berri izan nahi baduzu eta auzia zertan datzan, Azebarrin aukera izango dugu hitzaldi interesgarri honekin duda guztiak argitzeko.


Noiz: Otsailak 12, asteartea
Ordua: 19:00
Hizlariak: Oier Nuñez, Patxi Alaña eta Joxe Mari Lexardi-Gabixola

Ots 04

Badato, badator .....AZEBARRIKO bazkideen afaria. Zatoz eta elkar ezagutuko gara.

 

Ots 04

Hamazortzi urte dira Algortako Bertsolari Eskolak Abra Saria antolatzen duela bertsolari gazteei plazaratzeko aukerak emateko. Euskal Herriko 6 bertsolari gazte lehiatuko dira: Naroa Torralba (Sopela), Aitor Ugarte (Aramaio), Elixabet Etxandi (Izpura), Gorka Pagonabarraga (Durango), Ane Peñagarikano (Zarautz) eta Xabat Illarregi (Leitza).

 

Bertso afari formatoan izango da, joan nahi izanez gero, hementxe argibideak:


Noiz: Otsailak 22, ostirala
Ordua: 20:30
Afarian izena emateko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo 605704385
Prezioa: 10 €

 

 

Ots 04

 

Otsailean rockak Azebarri bisitatuko du. Bilboko Uger taldea gurean izango dugu. Rockaz gozatu nahi? Eguna gorde!

 

Noiz: Otsailak 14, osteguna
Ordua: 21:00


Aurretik ezagutu nahi badituzu hementxe bi esteka: https://uger.bandcamp.com/ eta http://www.badok.eus/euskal-musika/uger