Ira 27
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

 

 

 

Petti

 
 
Kontzertua  
 
Urriak 16, Ostirala
 
Ordua: 22:00
 
Sarrera doan. 
 
Nor da Petti?

Petti musikagile, abeslari eta gitarra-jotzaile aparta da. Nafarroan jaioa (Bera, 1973), oso gaztetatik hasi zen musika egiten, eta 1999an argitaratu zuen bere lehen diskoa. Geroztik, beste hamar atera ditu (azkena, Bonberenean Zuzenean, 2018an), eta hainbat bildumatan ere parte hartu du. Halaber, gustuko du beste estilo eta diziplinatako artistekin elkarlanean aritzea. Orain, egitasmo berri bat lantzen ari da: "Manipulazio estrategiak". Laster ikusiko du argia.

Pettiren musikak berezko nortasuna du. Erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantuak, gitarra jotzeko trebezia eta oholtza gaineko indar basa dira bere ezaugarri nagusiak.
 
 
Informazio gehiago: http://petti.eus/
 
Aforo mugatua, azken eguna izena emateko: Urriak 15
Ira 27

 

 

 

Urriak 7, asteazkena
 
Ordua: 19:00
 
Sarrera doan. 

 

Sinopsis:  
Zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako 2 urte eta 4 hilabete?

 

2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.

Trailerra: https://www.youtube.com/watch?v=FSD9fQtyb4o

 
Aforo mugatua, azken eguna izena emateko: Urriak 6
Ira 27

 

Folk kontzertua  
 
Urriak 2, Ostirala
Ordua: 21:00
Sarrera doan. 
 
Xukelak nortzuk dira?Haiek holan definitzen dira:
 
Musikak piztiak baretzen dituen modu berean, lagunak batzeko ahalmena ere baduela esan dezakegu, eta botere horren “biktima” izan gara Xukelatarrak.
 
Taldekide guztiok urteak daramatzagu doinuen munduan jolasean eta bide horretan asko izan dira gure motxiletan lekua hartu duten melodia eta erritmoak. Irlandatik Galiziara, Extremaduratik Brasilera eta Kolonbiatik Euskal Herrira buelta.
 
Ibilbide horren guztiaren islada da Xukelak. Doinu eta kopla tradizionalek berezkoa duten edertasunaren miresle eta garenari fidel.
 
 
TALDEKIDEAK
 
Eider Zenarruzabeitia – Perkusio txikia eta ahotsa
David Nanclares – Kitarra eta Sokak oro har
Iker Lope de Bergara – Alboka, Whistlelak, Txirula,…
Unai Laso – Soinu Txikia
 
Aforo mugatua, azken eguna izena emateko: Urriak 1