Asisko Urmeneta, komikiaren egileak emandako hitzaldi ilustratua.
Otsailak 24, asteazkena
Ordua: 19:00
Sarrera doan.
Sinopsia:
Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hainbat euskaldun, sorgintzat akusaturik.
Hura ez zen, ordea, bakarra izan: mende batean barrena Inkisizioak segada ikaragarriak egin baitzituen
Nafarroan, Erronkaribarretik Amezkoaraino, milaka herritar ehizatuz.
Bordeleko Tribunalak, aldi berean, sutan ezarri zuen Lapurdi guztia, sekta satanikoaren aitzakian.
Zerk eraman zituen jurista eta teologo ilustratu haiek aitorraraztera gure arbasoei sorginak zirela?
“Inquisitores contra tales procedere et non est omitedum circa istas sorguinas illud quod quaedam fceleratae mulieres retro post Sathanas converse daemonum illusionibus…”
“Repertorium Inquisitorum”, 1494.
“Con haber muchas personas ancianas en las Cinco Villas y otros lugares, ninguna sabia qué cosa era ser brujo, ni qué cosa era aquelarre”
Antonio Venegas de Figueroa, Iruñeko apezpikua, 1611.
“SUGARREN MENDE” liburuan mendetako isiltasuna urratu dugu, mitologia zahar eta berria baztertu, ikerketa historikoaren bidez.
“Ez da behar bezainbeste ikertu Inkisizioaren izate politikoa eta poliziala”
Natalia Silva Prada, Mexikoko Unibertsitatea.
Aforo mugatua, azken eguna izena emateko: Otsailak 23
Maite Larburu
Hezurren azpian
Kontzertua
Abenduak 18, ostirala
Ordua: 20:00
Azken urteetan Herbehereetako bizilekua utzi eta Euskal Herrira itzuli da Maite Larburu hernaniarra, eta horrek zaildu egin du Josh Cheathamekin elkarlanean jarraitzea. Hortaz, Neighborren hirugarren diskorako prestatuak zituzten abestiak bere bakarkako lehen diskorako erabiltzea erabaki du. Beraz, «Hezurren azpian» bakarkako lan honetan biboliñak hartu duen garrantzia nabaria da. Gitarra klasikoa eta elektrikoak ere badute tokia kantu berrietan.
Nomadatzat du bere burua Larburuk, hala ere jaioterrira itzultzearekin lotura handia du lan berriak. Bidaia dute ardatz lehenbiziko kantuek, ibaia hitza da berriz azken kantuan protagonista.
Kortserik eta egitura zurrunik gabeko abestiak dira egilearen esanetan, tarteka geldo eta tarteka abiada biziagoan doazen doinuak dira. Lan berriari etiketa jartzea ez da erraza, estilo propioa bait du Maite Larburu musikariak.
Patxadaz eta arretaz aditu beharreko lana da. Xamurra, eta sentsibilitate handiko bidaia da “Hezurren azpikoa”.
https://maitelarburu.bandcamp.com/
Bideo batzuk:
https://www.youtube.com/watch?v=1iJqE15DJuQ
https://www.youtube.com/watch?v=YUObJHwa8VA
Aforo mugatua.
Azken eguna izena emateko: Abenduak 17
Sarrera doan.
Sinopsia:
Kobazuloetatik datorkigun oihua. Entzun, sentitu eta kantatu egiten duguna. Hitzik gabeko hizkuntza. Erraietatik ateratzen zaiguna. Arbasoen oihartzuna.
Baina noiztik dugu irrintzia gure artean? Bizirik jarraitzen al du XXI. mendean? Hauek eta beste hainbat galderen erantzuna bilatzen duen ariketa da Erraiak dokumentala. Euskal Herriko txoko ezberdinetan barrena murgilduz irrintziaren jatorria eta hedapenaren azterketa egin dugu. Ze eragin du irrintziak kostaldeko marinelen jardunean? Zer eragin barrualdeko bailaren egunerokoan?
Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumental honek Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Nondik dator irrintzia? Nola deitzen zaio Nafarroako mendietan, Gipuzkoako bailaretan edota Bizkaiko kostaldean? Zein da soinu miresgarri honen arrazoi zientifikoa?
Irrintzia ardatz izanda ekoiztu den dokumental bakarra dugu hau, euskara hutsean grabatutakoa. Euskal kulturaren sakontze ariketa paregabea. Goza ezazu!
Iraupena: 33 min.
Trailerra: https://vimeo.com/299862439
Irabazitako sariak:
Informazio gehiago: https://arteman.eus/erraiak/
Petti
Petti musikagile, abeslari eta gitarra-jotzaile aparta da. Nafarroan jaioa (Bera, 1973), oso gaztetatik hasi zen musika egiten, eta 1999an argitaratu zuen bere lehen diskoa. Geroztik, beste hamar atera ditu (azkena, Bonberenean Zuzenean, 2018an), eta hainbat bildumatan ere parte hartu du. Halaber, gustuko du beste estilo eta diziplinatako artistekin elkarlanean aritzea. Orain, egitasmo berri bat lantzen ari da: "Manipulazio estrategiak". Laster ikusiko du argia.
Pettiren musikak berezko nortasuna du. Erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantuak, gitarra jotzeko trebezia eta oholtza gaineko indar basa dira bere ezaugarri nagusiak.
Sinopsis: | |
Zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako 2 urte eta 4 hilabete?
2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte. |
Trailerra: https://www.youtube.com/watch?v=FSD9fQtyb4o