APIRILAK 16. KONTZERTUA: AMORANTE. Featured

03 Apirila 2021 Written by 
in Berriak
Rate this item
(0 votes)

Apirilaren 16an, ostirala, 19:00etan Amoranteren kontzertua izango dugu Azebarri elkartean.

 
Amorante, Iban Urizar (Elgoibar 1975) musikariaren proiektua da.
2014tik han hemenka dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen.
Herritik ateratzen den musika erabiltzen du helduleku bezala,
errotik ateratzen ditu musika ezberdinen sustraiak gero
erraietatik kantatu ahal izateko.
Herritik, errotik eta erraietatik sortzen da amoranteren musika.
Amorantek tronpeta jo dezake dena beltzez margotzeko, kopla bat
autotunearekin abestu dezake osabaren ispiritua inbokatzeko,
elektronikaz busti dezake aspaldi ahaztutako hitzak gogoratzeko.
Bere musikaren jatorria urruneko oiartzunek dakarte, baina gaur
egungo haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan.
 
Bat edo hiru
(Forbidden Colours Diskoetxea, 2020)
Bat edo Hiru du izena AMORANTEren disko berriak. Zazpi kantuk
osatzen duten disko beltza da, iluna eta era berean, tristeziaren
edertasuna dario diskoari. Iluntasuna hitzetan sumatu daiteke eta
aukeratutako tresnak eta estetikak eragin zuzena izan dute
diskoaren izaera ilun hori nabarmentzen.
Diskoa Aitor Etxebarriaren estudioan grabatu du eta hark egin ditu
ekoizle lanak. Erabili dituen musika tresnek, ukitu solemnea
erantsi diete hitzetatik abiatutako kantei. Hala, tronpetak
inoizko presentziarik handiena du, pianoak eta soinu elektronikoek
giro jakin batera garamatzate, Mariano Hurtadok sartu dituen
kontrabaxu doinuek edota Joseba Irazokik kanta batean sartu duen
gitarrak giro horri ñabardurak eransteko helburua izan dute, baita
ahotsari ezarritako efektuek ere. Guztien artean, giro ilun,
malenkoniatsu, liturgiko, solemne hori sortu dute, lantzean,
zirrikitu estuetatik sartzen diren argi izpiez betetzen den giroa.
Bat edo Hiru diskoa pandemiaren aurretik sortzen hasi zen Amorante
eta hasiera batean asmo hori ez bazuen ere, zazpi kantu hauek modu
batean edo bestean kontzeptu bati josita ekarri ditu diskora.
Zazpi kantuotan heriotza ageri baita, batzuetan gertakarien
ondorio gisa, bestetzuetan dramaren eragile edota eskenatokiko
teloia bailitzan.
Bizi ditugun garai ilunotarako soinu-banda posibleetako bat da
disko hau.
Estekak:
WEB: https://forbiddencolours.net/booking/amorante/
YouTube: Amorante
Twitter: @amorantenaiz
Facebook: @Amorante
Instagram: @amorantenaiz
 
 
 
 
 
535 Last modified on Larunbata, 03 Apirila 2021 08:12
More in this category:
Administrator

purus habitasse metus libero neque augue mauris vehicula ipsum nibh, vulputate blandit sodales feugiat elementum nec morbi suscipit sociosqu, a aliquam cursus semper pharetra augue id suscipit.