Algortako jaiak badatoz eta Azebarri zabalik izango dugu egunero, 20:00etatik 2:00etara. Bazkideon lanari esker egunero euskarari, euskal kulturari eta herriko zein eskualdeko euskaltzaleei ate berri bat zabaldu gura diegu. Gurera animatzen bazara, jai giroan elkarrekin gozatzeaz gain, ikaragarri lagunduko diguzu euskarari luxuzko tokia eskaintzen, tabernatik ateratzen dugun dirua kultur eskaintza handitzeko eta hobetzeko erabiliko baitugu. Lagundu eiguzu AZEBARRI Getxoko euskal paradisu bilakatzen!
Jaietan ondo pasa
zentzuna oinarri,
gozatu eta euskaraz
egin sarri-sarri
eta baldin bazara
gose edo egarri,
gogoratu zabalik
duzula AZEBARRI!!!