Umeen zinema saioak izango ditugu Azebarrin, sarrera librekoak denak. Azaroaren 18an Printze txikia filma izango dugu, eta hilean behin, domeka arratsaldez elkartuko gara bertan euskarazko filmekin gozatzera.
Azaroak 18, 18:00tan, Printze Txikia.
Neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa da. Bere amak helduen munduan bizi dadin prestatzen ari den Neskatxa eta bihotz oneko adineko pilotu bitxia protagonista dituen kontakizuna.
Pilotuak bere lagun berriari edozer gerta litekeen aparteko mundua erakutsiko dio.
Iraupena 108 minutu.
https://www.youtube.com/watch?v=XoJwGH11Rio&feature=youtu.be
Algortako jaiak badatoz eta Azebarri zabalik izango dugu egunero, 20:00etatik 2:00etara. Bazkideon lanari esker egunero euskarari, euskal kulturari eta herriko zein eskualdeko euskaltzaleei ate berri bat zabaldu gura diegu. Gurera animatzen bazara, jai giroan elkarrekin gozatzeaz gain, ikaragarri lagunduko diguzu euskarari luxuzko tokia eskaintzen, tabernatik ateratzen dugun dirua kultur eskaintza handitzeko eta hobetzeko erabiliko baitugu. Lagundu eiguzu AZEBARRI Getxoko euskal paradisu bilakatzen!
Jaietan ondo pasa
zentzuna oinarri,
gozatu eta euskaraz
egin sarri-sarri
eta baldin bazara
gose edo egarri,
gogoratu zabalik
duzula AZEBARRI!!!
Algortako jaietako Maratoian parte hartuko dugu Azebarritarrok, hainbat kideren artean bazkaria antolatuko dugulako. Bazkaltzera etorri gura baduzue ALBEko kideen bidez eman dezakezue izena (605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ), Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña izango ditugu bazkalostean. Eskerrik asko parte hartuko duzuen bazkideoi eta ALBEko kideoi, egun ederra biziko dugu-eta!
BERTSO-MARATOIA
13:00 Bertso saioa Kasino plazan. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Fredi Paia & Nerea Elustondo.
15:00 Bazkaria Azebarrin (Helduak: 20€ / Adin txikikoak: 15€) Izena emateko, deitu (605 704 385) edo emaildu ( Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ). Bertsolariak: Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio!
18:00 Bertso poteoa
Algortako San Inaziotarako kantuzaleontzako proposamena dakarkizuegu Azebarritik: "Kantu jira kalez kale" ekimena, ITXAS ARGIAko KANTARI KANTA eta ITXARKANTUko lagunekin batera antolatzen ari garena. Herriko kantuzaleontzat espazioak sortu gura ditugu, euskara kalera atera jaietan.
IBILBIDEA
Uztailaren 29an 20:00etan Katean lotuko gara, handik Torrene kalean gora Satistegirantza. Handik Amezti kalera eta Euskal Herria kalea hartuta Azebarrin amaituko dugu ibilbidea.
Kantutegia deskargatu gura baduzue esteka honetan daukazue. Herriko kopistegi hauetan ere eskuragai: AMETS, KALKO, REPRO & PROPLANOS.
LOKALARAREN ERABILERA
2016-02-26ko ohiko asanbladan adostutakoa
Ezin da janaria utzi: ez kanpoan, ezta hozkailu barruan ere.
Zaborra BETI atera behar da.
Erauzketa piztu beharra dago janari usaina lokalean gera ez dadin.
Plastikozko mantelak erabili behar dira soilik mahaiak zaintzeko.
Ordutegiak eta txandak BETI errespetatu behar dira.
Txanda bukatzean, lokal osoa berriro erabiltzeko moduan egon behar da (sukaldea, jantokia, barra, komunak, etab.)
SUKALDE TRESNAK
Guztion artean zaindu behar ditugu:
Ez badakigu, ez erabili. Galdetu.
Apurtzen badugu, abisatu.
Tresnak dagokien tokira bueltatu behar dira. Ikusi etiketak.
Plantxen erabilera: bai plantxa moduan edota baita txapa moduan erabiltzeko ere. Lapikokoak egiteko aproposak.
KONTSUMOAK
Ondo egiaztatu behar dira. Galera bakoitza, guztion kalterako.
Zenbaketa errazteko ontzi handiak erabili hasieratik. Oso lagungarriak dira kontsumoak egiaztatzeko.
12 urte beherako Umeek ez dute ordaintzen erabilera kuota baina bai Garbiketa kuota.
Ez ahaztu olioaren kontsumoa adieraztea.
Zalantzak edo akatsak egotekotan, argitzea edo zuzenketak eskatuko dira ahalik eta lasterren.
ETORTZEAR DAGOENA
Antolakuntza, birziklapena eta garbiketa.
Birzikleta sistema jarriko dugu martxan: beira, papera eta kartoia, plastikoak eta olioa
Trapuak eta mantelak garbitzeko sistema.
Plater garbitzaile industriala.
Kanpai filtro berriak.
Estanteriak: zorua libre egoteko eta ondo garbitu ahal izateko.
Armairu eta apal berriak: mahaigainak guztiz erabilgarri egon daitezen eta haien garbiketa errazteko.
Iradokizunak eta mezuak uzteko libreta eta postontzia
Tresna berriak.
Izozkailu berria izotz horniketa potentea izateko
Bi ardotegi: ardoak bere tenperaturan gordetzeko eta apalak husteko
Plater garbitzaile industriala: Bazkideek egin beharreko garbiketa erabat erraztuko du.
Kasu askotan, garbiketa zerbitzua eskatzeko beharra.