Algortako jaietarako, urtero bezala, Itxarkantu eta Itxas Argia Kantari Kantako lagunekin batera Kantu-jira eta bazkaria antolatuko ditugu. Uztailaren 29an 12:00etan lotuko gara Azebarrin eta handik honako ibilbidea egingo dugu: Euskal Herria kalera, Telletxe plazara, Katea gunera, San Nikolas plazara, Portu zaharrera eta handik Tellagorri enparantzara igo.

Kantu-bazkaria 15:00etan izango da Azebarrin. Menua: barazki menestra, sukalkia, postrea eta kafea. Txartelak 22€ttan, erreserbatzeko deitu 688652917 edo idatzi: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. .

Kantutegia hemendik deskargatu: Kantu-jira-kantutegia.

 

Egizu elkarteko bizikleta-taldeko kideek topaketa antolatu dute gurean urtarrilaren 28an, domekan, 12:00etan. Udako oporraldian egindako bidaien berri emango dute 15 minutuko aurkezpenetan, horietan argazkiak, mapak, ibilitako leku eta baliabideak partekatuko dituzte. 

12:00etatik 14:00etara diaporamak eta horren ostean elkarrekin bazkalduko dute. Kontakizunetan zehar bisitatuko dituzten lekuetako batzuk hauexek: Lanzarote, Txile, Peru, Leon, Paris eta Extremadura.

Gaian interesa baduzu, gonbidatuta zaude, egitasmo irekia baita hau.

Ttan Ttakun Jaialdia otsailaren 22tik martxoaren 3ra


Otsailak 22 / 19:00
Oreka tx, Dokumentala & solasaldia
Otsailak 23 / 19:00
Txakuntxo taldearen esperientzia, Bermeoko Itxaso Telleria
Otsailak 24 / 19:00
Jotzen txalapartagilearen esperientzia, Iker Diaz.
Otsailak 25 / 19:00
Txalaparta musika ote? Saio teoriko praktikoa, Argibel eta Ruben.
Martxoak 3 / 21:00
Txalatxotx afaria, txalaparta & txistu fusioa
Txartelak Baster tabernan & 688 65 29 17
Solasaldiak doan / Afaria 28€ / 26€ Azebarriko bazkideek

Antolatzaileak: Txalaparta Ikastaroa + Azebarri
Laguntzailea: Getxoko Udala

Txalaparta topaketak izango ditugu Azebarrin, hilean behin, lokala zabaldu eta aukera izango duzue txalaparta probatu eta jotzeko, doan da.


Datozen saioak hileko hirugarren martitzenetan izango dira: otsailak 20, martxoak 20, apirilak 17, maiatzak 22, ekainak 19, 19:00etatik 21:00etara.


Antolatzaileak: Txalaparta Ikastaroa + Azebarri

Kubako Moya Avila ahizpek osatzen duten D´Capricho bikotea izango dugu Azebarrin ekainaren 30ean, 2100etan eskainiko dute saioa, doan. Gorde eguna agendetan eta erdu!

https://www.youtube.com/watch?v=uc--oWWKfiQ

https://www.youtube.com/watch?v=zWiXj9FpYxM