Mursegorekin solasaldi musikatua:.

Mursego Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977) cello jolearen egitasmo musikala da.  

Oinarrizko izpiritua musika klasikotik badatorkio ere, aire eta soinu ezberdin askoren eragina barnebiltzen ditu: Hello Cuca, Lidia Damunt, Fugazi, Athaualpa Yupanki, Victor Jara, Mikel Laboa…

Ibon Rodriguezek, kazetari eta musikaria, Xabier Montoia eta Mursegorekin  jotzen duena, solasaldia gidatuko du. Hitzak eta soinuak bat egiten duten giro goxoan murgilduz. 

Ekainak 29an, 19:00tan

AZEAFARIAK izeneko ekimena aurkeztera gatoz, gure asmoa da bazkide taldea kohesionatzea sukaldearen inguruan, besteak beste elkarte gastronomiko bat ere bagarelako. Ideia hau martxan jartzeko unea iritsi da; lehenengo afaria azaroaren 16an egin nahi dugu. Hamar pertsonako talde finko bat osatu nahi dugu eta hilabetero talde horretako  bi lagun arduratuko lirateke afaria prestatzeaz, aldez aurretik izena emango luketen bazkide eta lagunentzat.

Afariaren prezioa 15-20 €-ren inguruan ibiliko da, eta edonor etorri ahal izango da, hori bai, nahitaezkoa izango da izena ematea eta euskaraz egitea.

Afarirako izen-ematea azaroaren 13ra arte luzatuko da. Sukaldarien taldean izena emateko epea ez da itxiko.

Azaroak 16, 21:00, Azebarrin.

Izena emateko: 688652917 + AZEBARRI.EUS – Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Soka / Iparra galdu gabe jardunaldien barruan ondoko bi jarduerak prest: kantu-jira herriko kantu-taldeen eskutik eta kantu-afaria Anje Duhalderekin.

Urriak 27, 19:30
Ipar Euskal Herriko kantuekin
Ibilbidea: Azebarri, Kasino, Tellagorri, San Nikolas, Katea (Bodegilla).
Antolatzaileak: Itxarkantu, Itxas Argia Kantari kanta eta Azebarri.

Urriak 27, 21:30
Txartela aldez aurretik 22€
688652917 - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. - Euskal Herria 14, Algorta

Txalaparta topaketak izango ditugu Azebarrin, hilean behin, lokala zabaldu eta aukera izango duzue txalaparta probatu eta jotzeko, doan da.

Datozen saioak hileko hirugarren martitzenetan izango dira: azaroak 20, abenduak 18, urtarrilak 15, otsailak 19, martxoak 19, apirilak 16, maiatzak 21 eta ekainak 18, 19:00etatik 21:00etara.

Antolatzaileak: Txalaparta Ikastaroa + Azebarri

Umeen zinema saioak izango ditugu Azebarrin, sarrera librekoak denak. Urriaren 28an Ponyo amildegian filma izango dugu, eta hilean behin, domeka arratsaldez elkartuko gara bertan euskarazko filmekin gozatzera.

Urriak 28, 18:00etan, Umeen Zinema “Ponyo amildegian” Ghibli estudioa

Sosuke itsasora begira dagoen labar batean bizi da. Goiz batean, burua marmeladazko pote batean sartuta duen koloretako arrain batekin egingo du topo. Sosukek askatzen lagunduko dio eta elkarren arteko lilura sortuko da. Hala ere, arrainaren aitak, garai batean gizaki izan zen aztiak, berarekin itsasora itzultzera behartuko du. Ponyo koloretako arrainak haur izan nahi du eta ihes egingo du. Kaosa nagusituko da eta Ponyoren ahizpak maremoto erraldoi bihurtuko dira Sosukeren itzulera eragiteko. Ur azpiko munduaren eromenak Sosuke nahastuko du.

Iraupena 100 min.

https://www.youtube.com/watch?v=89LbtkHG0c4

Hurrengo saioa:
Azaroak 18, 18:00etan, Printze txikia, Mark Osborn zuzendariarena https://youtu.be/30qvtBerUbk