"Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako", umeentzako antzerkia, maiatzak 19
19 Maiatza 2018Joseba Sarrionandiaren izen bereko ipuin liburuan oinarrituta, haurrentzako ipuin kontaketa dramatizatua izango dugu Dejabu Panpin Laborategia eta Artedrama konpaniek prestatuta.
Inplikazioz beteriko ipuin laburrez osatuta dago liburua, pentsamendu autonomoa, dibergentea eta kritikoa ahalbidetzen duten proposamen literarioz betetako narrazioak guztiak ere.
Ipuin kontaketa baten bidez, ipuinen lanketa sakonagoa egitea da xede nagusia. Bertan lantzen diren gaiak –”Elkarrekin bizitzen ikasi”, “Komunikatzen ikasi”, “Pentsatzen ikasi” eta batez ere “Norbera izaten ikasi”- haurrekin antzerkiaren bidez modu zuzenagoan hausnartzeko aukera ematea.
Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako Artedraman: http://www.artedrama.com/antzezlanak.html#idazlea
Sarrerak 2€. Aldez aurretik eskuratzeko: 688652917 & Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Aktoreak: Urko Redondo, Ainara Gurrutxaga
Maiatzak 19an, 11:30tan
Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londrestik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate, zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zitzaien ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.
Idazlea: Unai Iturriaga
Zuzendaria: Manex Fuchs
Aktoreak: Ander Lipus, Patricia Urrutia
Maiatzak 26, 21:00tan
Sarrerak 7€ / 5€ bazkideentzat
Aldez aurretik eskuratzeko: 688652917 /
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
"Amaia, zure izena debekatua dago", Hitzaldia Mikel Gorrotzategirekin
14 Ekaina 2018Mikel Gorrotxategiren hitzaldia: Euskal pertsona izenen bilakaera.
Mikel Gorrotxategi (Bilbo, 1963). Euskal Filologian lizentziatua, Euskaltzain urgazlea (1996) eta Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko arduraduna. Euskarazko leku izenen arloan, toponimian, lan handia egin du. Esaterako, gure eskualdean burututako argitalpenak: Getxoko Leku izenak (2004) eta Leioako leku izenak (2012).
Hitzaldia eskainiko digu euskal pertsona izenen bilakaeraz. Euskaldunok historian zehar gure seme-alabei ipini dizkiegun izen ezberdinen berri emango digu.
Data: Ekainak 14. 19:30 Sarrera librea
Mursegorekin solasaldi musikatua:.
Mursego Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977) cello jolearen egitasmo musikala da.
Oinarrizko izpiritua musika klasikotik badatorkio ere, aire eta soinu ezberdin askoren eragina barnebiltzen ditu: Hello Cuca, Lidia Damunt, Fugazi, Athaualpa Yupanki, Victor Jara, Mikel Laboa…
Ibon Rodriguezek, kazetari eta musikaria, Xabier Montoia eta Mursegorekin jotzen duena, solasaldia gidatuko du. Hitzak eta soinuak bat egiten duten giro goxoan murgilduz.
Ekainak 29an, 19:00tan
AZEAFARIAK izeneko ekimena aurkeztera gatoz, gure asmoa da bazkide taldea kohesionatzea sukaldearen inguruan, besteak beste elkarte gastronomiko bat ere bagarelako. Ideia hau martxan jartzeko unea iritsi da; lehenengo afaria azaroaren 16an egin nahi dugu. Hamar pertsonako talde finko bat osatu nahi dugu eta hilabetero talde horretako bi lagun arduratuko lirateke afaria prestatzeaz, aldez aurretik izena emango luketen bazkide eta lagunentzat.
Afariaren prezioa 15-20 €-ren inguruan ibiliko da, eta edonor etorri ahal izango da, hori bai, nahitaezkoa izango da izena ematea eta euskaraz egitea.
Afarirako izen-ematea azaroaren 13ra arte luzatuko da. Sukaldarien taldean izena emateko epea ez da itxiko.
Azaroak 16, 21:00, Azebarrin.
Izena emateko: 688652917 + AZEBARRI.EUS –
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.