Komunikazioa (KulturKom)

29 Ekaina 2016 Written by 
Rate this item
(0 votes)

Komunikazioa Kulturkom batzordearen jardun eremu nagusi bietako bat dugu, kulturarekin batera. Arlo honetan bi esparru nagusi bereizten ditugu:

1)      Azebarriren barruko komunikazioa. Hemen sartzen da bazkideen zein batzordeen arteko komunikazioa, eta harrotasunez esan dezakegu euskara dela transmisio hizkuntza: jakinarazpenak, oharrak, bilera-deialdiak, aktak… euskara hutsez egiten ditugu. Ahoz ere euskara dugu komunikazio hizkuntza, azebarritarron filosofiaren baitan baitago euskaraz erlazionatzeko, lan egiteko, ikasteko, gozatzeko, berba batean esanda, bizitzeko gunea izatekoa. Uatxap bidezko Hedapen Taldea ere sortu dugu, gure mugimenduen berri behingo-behingoan eman eta jasoteko.

2)      Kanpokoekiko komunikazioa. Atal honetan egongo lirateke kartelak, webgunea, iragarpenak, prentsa-oharrak… Hemen ere euskara dugu hizkuntza nagusia, baina ez dugu baztertzen ekintza puntualetan erdarak erabiltzea, euskararen mesedetan beti ere, gure jardueren berri emateko.

Bi komunikazioo esparru horietatik aparte, berebiziko garrantzia du eta ikaragarri arduratzen gaitu Azebarri marka sendotu eta zabaldu baharrak. Komunikazio arloan etengabe ari gara gure irudia sendotu eta hedatu guran, eta alde horretatik, marketing estrategiak ere erabiltzen ditugu gure izena zein gure jardunaren oihartzuna lau haizeetara zabaltzeko. Esan beharrik ez dago alor hau, elkartearen izena zabaldu ahala, egokituz eta doituz joango garela, Azebarri erreferentzia argia bihur dadin euskararen eta euskal kulturaren munduan.

3081 Last modified on Osteguna, 14 Uztaila 2016 12:13
More in this category: